Stefania Giannini
Hezkuntzako zuzendariorde Nagusia.UNESCO
Osasunaren Mundu Erakundeak proposatutako bizitzarako trebetasunen hezkuntzak inspiratzen du gure lana. Garapen sozioemozionala sustatzen duen eredua, 10 trebetasun landuz:
Lodikote! Bullying kasuetan, ez geratu isilik. Hezkuntza-komunitatearen, kirol-kluben, olgetarako espazioen eta abarren eskura dagoen ekimena da, eta 10 eta 13 urte bitarteko haurrak hartzen ditu barne, batez ere.
Proposamena, erraz aplika daitekeena eta ikasleentzat erakargarria dela frogatua, bizitzarako trebetasunen hezkuntzan oinarritzen da. Etorkizun handiko ikuspegi horren aldeko apustua egiten dugu, OMEren, UNESCOren eta UNICEFen gomendioekin bat.
Lodikote!rekin eskola-jazarpenari buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatu nahi ditugu. Sarritan inguratzen duen isiltasun-geruza lodia hausteko eta haur eta nerabeentzako ingurune osasungarri eta seguruak sortzeko.
Ikastetxean, kirol-klubean, olgetarako espazioan eta abarretan, ongizate eta babes-koordinatzaileak baliabide bat izango du tratu onaren kultura bultzatzeko eta Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan (LOPIVI) ezarritakoa betetzeko.